Saturday, June 9, 2012

Faltan bota...

Badaramat urte pare bat Euskal Herritik kanpo, ta gero ta gehixau botatzen dot faltan. Batez ere han laga ditudan pertsonak...

Hasieran, Bartzelonan nengoenean, pilo bat gauza zeuden egiteko, ikusteko,... beti zegoen zeozer. Hiri handiko bitzitza jota azkar mugitzen da. Dana berehala egiten da, eta ez bada suertatzen beste bat agertzen da. Gainera, dana komunikatuta dago. Garraiobideak kristonak dira, ez dakazu kotxea zertan erabili behar!!

Oin, Andorran gauzak poliki mugitzen dira. Denbora dexente daukat nire gauzetan pentsatzeko ta nabari dot nire bizitza erritmoa moteldu egin dela. Hau ez dakit zelan hartu ze Bartzelonan kriston estresakin bizi nintzan jajaja (baina azken lanaren errua izan da gehien bat).

Lekotu beharrean nago oraindik... ta zer egiteko aurkitu behar dot jajaja. Jakin dudanez jendia lanean oinarritzen du denbora guztia, ta neguan eskiatzera juten dira. Baina udaberrian gauz!!

En fin, ikusikou denborakin zelan suertatzen den abentura hau!


No comments:

Post a Comment